Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko irailak 13

Bertso eskola – LH 5, 6 eta DBH

Foto noticia

Zer da bertso eskola bat?

Bertsolaritzaren ezagutzan sakondu eta hizkuntzaren alde ludikoa lantzen duen gune bat dela esan daiteke; edo euskal kultura modu sortzaile eta aktibo batean bizitzeko lekua dela; eta haur, gazte zein helduen euskararen erabilera, bizitasuna eta kalitatea handitzeko sortuak direla bertso eskolak. 

Eta hori guztia hala izanik ere, askoz ere gehiago dira bertso eskolak: harremanak, komunikazioa eta gaitasun sozialak lantzeko aukera oso berezia ematen dute bertso eskoletako giroak eta bizipenek. Onura dira gaztetxoentzat nahiz herriarentzat. 

Horregatik, Antsoaingo Udal Euskara Zerbitzuak Bertsozale Elkartearekin batera, jarraipena emanen dio LH 5 eta 6ko bertso eskolari, DBHko ikasleez osaturiko bigarren talde batekin. 

Izen-ematea HEMEN, irailaren 30 arte (doan). 

– DBHko taldea: astelehenetan, 15:45-16:45era, Txoko Gorrin, Saioa Alkaizarekin.  

– LHko taldea: astelehenetan, 16:45-17:45era, Txoko Gorrin, Saioa Alkaizarekin.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gabonetako hiri tailerrak 2022

Gabonetako hiri tailerrak 2022

Data: Abenduak 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 2, 3, 4 5. Ordutegia: 10:00-13:00 h. Tokia: Lotza Kulturagunean (Antsoaingo Errepidea 4).   -D ereduko Haur Hezkunt...

Facebook
Twitter