
Ekainaren 5ean, Udala itxita
Eguneratze informatikoak direla eta, udal hau itxita egongo da ekainaren 5ean, astelehena.
Lagunarteko hizkera garatzea eta ongi pasatzea oso mesedegarria da gaitasun linguistiko eta sozialentzat, eta aisialdiak garrantzi berezia du arlo horretan. Nafarroako euskara zerbitzuek argitaratu dute aurtengo D ereduko udalekuen zerrenda, eta ondorengo esku-orrietan ikus ditzakezue edo www.era.eus webgunean.
Bestalde, gogoratu irailean udalekuen matrikulak diruz laguntzeko eskaera egin dezakezuela. Informazio guztia, Udal Euskara Zerbitzuaren orrian: www.antsoain.eus
(Udaleku horiek 5 egunekoak izan behar dute gutxienez. Aukeratzen duzuen udalekuaren esku-orria eta matrikularen bankuko ordainagiria gorde. Dirulaguntza eskaera egiterakoan, derrigor aurkeztu beharko dira (beste zenbait dokumenturekin batera). Matrikularen ordainagiriak (BANKETXEAK EMANDAKOA), matrikularen %100 ordaindua dagoela erakutsi behar du, eta argi adierazi behar du ORDAINTZAILEA NOR DEN, ZEIN ENPRESARI egiten zaion ordainketa eta zertarako, hau da, KONTZEPTUA (haurraren izen-abizenarekin); bestela, ezin izanen dira ordainagiriak onartu. Gainerako informazioa: www.antsoain.eus)
Eguneratze informatikoak direla eta, udal hau itxita egongo da ekainaren 5ean, astelehena.
Euskarazko udako jarduerak Uztailaren 17tik abuztuaren 4ra 9:30etatik 13:00ra (8:00etatik 9:30era harrera zerbitzua) Udako Txokoa: HH 1.-3.; LH 1. eta 2. Naturkirola: ...
Antsoaingo Udalak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du 2022-2023 ikasturtean euskara ikastaro estentsiboak egiteagatik edo 2022ko udan ikastaro trikoak egiteagatik. ...