Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, abuztuaren 29tik irailaren 4era herri-bozketa eginen da irailaren 15an Antsoaingo jaiak iragartzeko txupinazoa nork botako duen aukeratzeko. Bozketan parte hartu dezakete Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek.
Bozketa udalaren web gunean (www.ansoain.es) edo 012 herritarren arretarako telefonoaren bitartez egin daiteke .
Aurkeztutako proposamenak ondorengoak dira:
1.ANTONIO LIBERAL IRIGOYEN
Antonio Antsoaingo bizilaguna da. Antsoain zaharra gogoratzea, argazki, bideo eta oroitzapenen bidez, eta herriko jendearen topagune izatea helburu duen Antsoain Proiektua Facebook talde ezagunaren sortzaileetako bat.
Telekomunikazioetako ingeniaria, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei ordenagailuko sagua maneiatzen laguntzen dien “mouse helper” programa bat garatu eta erabilera dohainik laga du. 2021ekoTelekomunikazio Ingeniari izendatu du Nafarroako Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak.
Alberto Hernández Antsoaingo bizilagunak proposatua
2. SRDC ANTSOAIN
Antsoain Elkartea gure herriko elkarterik zaharrena da. 2022an bere sorreraren 50. urteurrena betetzen da. Urte hauetan zehar, elkarte honetan parte hartu duten pertsonek eta kide izaten jarraitzen dutenek, kirol eta kultura ekitaldi anitz antolatu dituzte Antsoaingo herritarren gozamenerako
Proposamena: S.R.C El Charco
3.FUTBOLEKO GAZTEEN LIGA NAZIONALA
Talde honek Gazte Berriak Klubaren historian lehen aldiz lortu du Gazteen Ohorezko Mailara igotzea denboraldi honetan. Lorpen honi esker, Real Sociedad, Athletic Bilbao, Alaves, Osasuna, Eibar… bezalako taldeak ikusi ahal izango ditugu gure herrian.
Gazte Berriak FK eta Edurne Barrenetxea Antsoaingo bizilagunak proposatua
4. NAFARROAKO ESKLEROSI ANIZKOITZA
1995ean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea, Antsoainen du egoitza. Erakunde honen helburu nagusia da esklerosi anizkoitza diagnostikatutako pertsonei eta haien senideei arreta egokia ematea, haien bizi-kalitatea hobetzeko. Antsoaingo bizilagunek bertan parte hartzeaz gain, herrian oso inplikatuta dagoen erakundea da. Antsoainen kokatua egoteak herria sentsibilizatzen laguntzen du, baita gaixotasun honekin egunerokoan bizi diren pertsona guztientzako etorkizuna hobetzen ere.
Antsoaingo Joseba Nuin bizilagunak proposatua
5. GIMNASIA ERRITMIKOKO HAURREN ABSOLUTUA
Aurten lortutako lehen mailako lorpen guztiengatik, hala nola Santanderren ospatutako Espainiako Kopan Urrezko domina eta Zaragozan ospatutako bigarren Espainiako Kopan Brontzezko domina.
Haurren talde hau, Antsoaingo Gimnasia Erritmikoko Taldearen parte da. Talde honek 15 urte baino gehiago daramatza Antsoaingo haurren artean gimnasia sustatzen. Senitartekoen, talde teknikoaren eta gimnasten lanari, dedikazioari eta laguntzari esker, adin eta maila guztietako taldeak ditu eta txapelketa probintzial eta nazionaletan parte hartzen du.
Antsoaingo Gimnasia Erritmikoa Taldeak proposatua