Hurrengo ostegunean, Otsailak 23, Antsoaingo Dokumental Feministen Zikloarekin jarraituko dugu!
Idoia, Pili, Rosa eta Emma ezgaitasunen batekin bizi dira. Ahalduntze-tailer batera joaten dira, eta bertan beren autoestimua eta bizitzari aurre egiteko tresnak landuko dituzte. Haien beldur, zalantza eta kezken atzean, ohartzen gara badela batzen dituen zerbait sakonagoa: indarkeria, modu askotan. Eta zuen bizitzak beti inguratzen dituen galdera bat… inoiz maitatuak sentituko zarete?
Desgaitasuna duten emakume askok bizi duten indarkeriari buruzko dokumentala, ezkutuko errealitate bat ikusaraztea helburu duena.
Filma Marga Gutierrezed zuzendua da eta Nafarroako COCEMFE erakundea bultzatua, hau da, Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteen Federazioak.
