2021eko uztailak 10
COVID-19 Antsoaingo udalaren Oharra

Nafarroako Gobernuko osasun arduradunek Udalari jakinarazi diotenez, azken egunotan Covid 19 kasuen gorakada gero eta kezkagarriagoa eta garrantzitsuagoa da Antsoain inguruan, eta transmisio maila altua da.
Gauzak horrela, Antsoaingo Udaletik beste behin ere osasun publikoko pandemia egoera larri baten aurrean gaudela azpimarratu nahi dugu. Arduraz jokatzea eta prebentzio neurriak zorrotz betetzea ezinbestekoa da egoera zuzentzeko eta onera eramateko. Horretarako, osasun zerbitzuen aholkuak betetzea eta kasuak murrizteko lanean ari diren rastreatzaileekin erabateko elkarlana oso garrantzitsua da.
Gogoratu. Herritarron osasuna babestea denon ardura da.