COVID-19 (koronabirusa) – Bandoa 2020/03/16

Ikusita martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez alarma egoera deklaratzen baitu Ministro Kontseiluak, 2020ko martxoaren 14an, COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko, eta Osasun Ministerioak administrazio publiko guztiei egindako gomendioak
Ikusita osasun sailburuaren martxoaren 14ko 4/2020 FORU AGINDUA, zeinaren bidez prebentzio neurriak eta osasun publikoko jarraibideak hartzen baitira koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz, birusaren hedapenari eusteko eta osasun publikoa zaintzeko eta COVID-19 epidemia koronabirusa komunitateari transmititzeko arriskua minimizatzeko.
JAKINARAZTEN DA
1. Jendaurreko zerbitzua aldi baterako etetea udal-bulego guztietan.
2. Udalak ateak itxita eginen du lan ohiko ordutegiarekin, eta edozein izapide egin ahal eginen da, baina inolaz ere ez aurrez aurre:
• Udaletxeko telefonoak:
o Orokorra: 948 13 22 22
o Kirolak: 948 13 22 88
o Kontabilitatea: 948 13 22 22 (138)
o Kultura: 948 13 34 10
o Gizarte Zerbitzua: 948 13 22 07
o Udaltzaingoa: 948 38 22 40
• Helbide elektronikoa: sac@ansoain.es
• Egoitza elektronikoa: https://sedeelectronica.ansoain.es/eu/
Antsoain, 2020ko martxoaren 16a.
Alkatea.