Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko martxoak 13

COVID 19- (KORONABIRUSA) bandoa

Foto noticia

ALKATETZA EBAZPENA

BANDOA

Ikusirik COVID-19 birusaren hedapenak sortutako egoera eta Osasunerako Mundu Erakundearen atzo egindako pandemia adierazpena–.

Kontuan hartuta osasun agintariek pertsonen pilaketa jakin batzuk saihestea gomendatzen dutela, eta gomendatu beharreko irizpide nagusia prebentzioarena dela.

Alkate udalburuari dagokio, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 3ko 7/1985 Legearen 21.1.m) artikuluaren arabera, aparteko eta presazko beharrizana dagoen kasuetan beharrezkoak eta egokiak diren neurriak hartzea, eta Osoko Bilkurari berehala jakinaraztea.

HONAKO HAU EBAZTEN DUT:

  1. Antsoaingo Udalak antolatzen dituen udal jarduera guztiak etetea, bai eta udal instalazioetan egiten diren gizarte eta kultura ikastaroak, kirol ikastaroak, euskara ikastaroak, kultura ekitaldiak (antzerkia) eta denbora libreko jarduerak ere.
  2. Idaki kirolgunea osatzen duten kirol eta gune hidrotermaleko udal instalazio guztiak ixtea.
  3. San Cristobal Haur Eskolaren ixtea.
  4. Antsoaingo liburutegi publikoaren itxiera eta Harrobi Gaztelekuarena.
  5. Mendikale 8n dauden instalazioen itxiera (musika eskola, euskarako klaseen gelak eta bestelako aretoak).
  6. Haurren parkeak eta kaleko gimnasioa ixtea (biosasunaren parkea) eta Iparraldeko Errondaren ibilbideko komun publikoak.
  7. Euskal Herria plazako Txoko Gorriko aretoen itxiera eta Loza kaleko kulturgunea.
  8. Gizarte Zerbitzuak: hitzorduak dituzten pertsonei arreta emanen zaie. Telefono bidez eskatuko dira hitzorduak eta zalantzak ere hala argituko dira. Ahal den neurrian, telefono bidezko arreta lehenetsi behar da, bertara etorri beharrean. Telefonoz erantzungo dira Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuari buruzko zalantzak eta/edo kontsultak.
  9. Udal bulegoetan jendaurreko arreta 09:30etik 13:30era izanen da. Beharrezkoa denean soilik joatea gomendatzen da, eta Administrazio Elektronikoa, telefonoa eta posta elektroniko bidezko kudeaketa erabili behar da ahal den guztirako. Jendeari arreta emateko telefono hauek daude: Herritarren Arretarako Bulegoa 948-13 22 22.
  10. Udalaren aretoak elkarteei lagatzea ere eten egiten da.
  11. Garbiketa zerbitzuek normaltasunez funtzionatzen jarraituko dute.
  12. Goian adierazitako neurriak ebazpena sinatzen denetik beste abisu bat eman arte aplikatuko dira.
  13. Ebazpen hau herritarrei jakinaraztea, Udal webgunean bandoak modu fisikoan eta elektronikoan jartzea; bai eta herriko komunikabide sozialen bidez zabaltzea ere, denek jakin eta bete dezaten.

Antsoain, 2020ko martxoaren 13a

Facebook
Twitter
Volver arriba