Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko otsailak 15

Siriako eta Turkiako lurrikarak kaltetutako pertsona guztiei elkartasuna eta babesa aditzera emateko adierazpen instituzionala

Foto noticia

Antsoaingo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du adierazpen instituzional hau, Siriako eta Turkiako lurrikarak kaltetutako pertsona guztiei elkartasuna eta babesa aditzera emateko:

1. Siriak eta Turkiak otsailaren 6an jasan zuten lurrikara suntsitzaileak kaltetutako guztiei elkartasuna eta babesa adierazi nahi die Antsoaingo Udalak.

2. Antsoaingo Udalean ordezkaritza duten indar politikoek borondatea adierazi nahi dute kaltetutako pertsonei laguntzeko eta lurrikarak tragikoki zigortutako eremuak berreskuratzen laguntzeko.

3.- Antsoaingo Udalak erabaki du bere diru-sail ekonomikotik 5.000 euro erabiltzea, larrialdiko laguntzak emateko. Lurrikara horren ondorio suntsitzaileei aurre egiteko tokian bertan lan egiten duten erakunde hauei emanen zaie kopuru hori, 1.000 € erakunde bakoitzeko. Hauek dira GGKE horiek:

-UNRWA.

-Gosearen Aurkako Ekintza

-Gurutze Gorria

-Unicef

– Oxfam Intermon.

Antsoain, 2023ko otsailaren 15a.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Volver arriba