2020eko maiatzak 15
Deseskalatzearen 1. Faserako terrazen erregulazioa

DESESKALATZEAREN 1. FASERAKO TERRAZEN ERREGULAZIOA.
Aintzat hartuta 1. Fasean bamenduak dauden jarduerak arautzen dituen 386/2020 Ministerio Agindua eta terrazen instalazioa arautzen dituen udal ordenantzan ezarritakoa, indarrean dagoen araudia betearazteko eta aldi berean Antsoaingo ostalaritza sektorearen aktibazio ekonomikoa bultzatzeko Udalak finkatutako irizpideak honako hauek dira:
- Udalak terrazen okupazio azalera handitzea baimendu ahal izanen du. Handitzea terrazen edukierari eta dimentsioei dagokionean arautze murriztaile epe honetarako aldi baterako baimena izaten ahal da.
- Horretarako ostalaritza-jardueraren titularrak udal-instantziaren ereduaren bidez eskatu beharko du baimena (https://www.ansoain.es/wp-content/uploads/2012/12/SOLICITUD-LICENCIA-OCUP.VIA_.pdf) handitzea eskatzeko justifikazioarekin batera, handitzearen aldia (alarma egoeraren kasuan, edukieraren murrizketa arautzen duen araudiak irauten duen artekoa izan daiteke), egungo terraza eta eskatutako zabalkuntza zehazten dituen eskalako plano batekin batera.
- Gogorarazten da gaur egun, maiatzaren 9ko ministro-aginduak, edukiera %50era murrizten duten terrazak erabiltzeko aukera ematen duela, terraza irekia bada, hau da, bi alde irekita badaude. Okupazioek terrazen ordenantza orokorreko zehaztapenak bete beharko dituzte. https://www.ansoain.es/wp-content/uploads/2012/12/ORDENANZA-DE-TERRAZAS.pdf. Ordenantzak era orokorrean edukiera mugatzen du,mahai batek eta lau aulkik (4 pertsona) 1,85* 1,85 m ²-ko azalera hartu beharra duelarik. Edukieraren murrizketa ordenantzan zehaztutako faktoreari aplikatuko zaio.
- Udal-ordenantzako zehaztapen horietako batzuk ezin badira bete, aldi baterako eta salbuespenezko baimenak eskatu ahal izango dira, betetzen ez diren zehaztapenak justifikatuz eta gutxienez irizpide tekniko hauek betetzen direla justifikatuz:
- Eraikinen fatxadetatik hurbilen dauden oinezkoentzako eremuak libre geratu beharko lirateke oinezkoen joan-etorrietarako.
- Portxeak libre geratu beharko lirateke arrazoi beragatik.
- Terrazaren gehieneko zabalera ezin da izan lokalaren fatxada baino handiagoa. Terraza ondoko beste lokal batzuen aurrean handitu nahi izanez gero, lokalen jabeen edo indarrean dauden jardueren titularren baimena izan beharko lukete. Atariak badira, fronte horiek garbi geratu beharko dira, eremuak oinezkoentzat badira. Atarien aurrean dauden aparkalekuak okupatuz gero, auzokideen baimena izan beharko dute.
- Okupazioaren sakonera handitzea oinezkoen eta bideen ibilbideen araberakoa izango da.
- Aparkaleku-plazak okupatuz gero, udaltzaingoaren txostena eduki beharko da, terrazen espazioak hesiz babestu beharko dira, eta espaloietatik bakarrik sartu ahal izango da.
- Gainera, garrantzitsua da argi uztea mantentzea gomendatzen diren distantzia sozialeko neurriak oinezkoentzako ibilbideei aplikatu beharko zaizkiela; horrek esan nahi du ibilbideek, ahal dela, 3 m-ko zabalera izan beharko dutela, eta inoiz ez 2,5 m-tik beherakoa. Kasu horretan, terrazek oinezkoentzako gutxienez 2,50 m-ko ibilbideak libre utzi beharko lituzkete, baldin eta manparekin babestuta badaude. Manpararik ez balego, ministerio-aginduaren irizpidearen arabera, terrazak oinezkoentzako ibilbide horietatik 2 metrora egon beharko lirateke.
- Rafael Alberti plazan, salbuespen gisa eta aldi baterako, terrazak handitzea planteatu ahal izango da, gaur egun baimendutako terrazen eta hurbilen dagoen parterre berdearen artean dagoen eta 1,80 metroko zabalera duen oinezkoentzako eremua hartuz.
- Terraza instalatzeagatiko urteko tasaren zatia bat ez da kobratuko; hain zuzen ere terrazen jarduera baimenduta egon ez den aldiari dagokiona. Honetaz gain, ordenantzaren aldaketa bat izapidetuko da, gauden erregulazio murriztailearen aldi hau eta edukiera-murrizketak desagertu arteko aldiari dagokiona ez kobratzeko.
- Gainera, terrazaren baimena izanda, instalatu behar ez bada, aldi baterako bajak eska daitezke. Kasu horretan, tasa kobratzeko, baja-denboraren hainbanaketa egingo da.
Antsoain, 2020ko maiatzaren 14a.