2024ko martxoak 25

Energia iraunkorraren aldeko apustua Antsoainen

Foto noticia

Azken hilabeteetan, udalak 389.000 euro inguru inbertitu ditu jasangarritasuna bultzatzeko hainbat neurritan

Antsoaingo Udalak herriko energia-kontsumoa murrizteko eta Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzea ahalbidetzeko zenbait ekimen gauzatu ditu 2023an eta 2024 hasieran.

Azken egunetan, Ezkaba ikastetxeko patioko estalkian plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak amaitu dira. Hori izan da herrian energia-eraginkortasuna hobetzeko eta hainbat udal-instalazioren energia-kostua murrizteko aurrera eraman den azken neurria.

Aipatutako epean, halaber, Nafarroako Gobernuaren 73.672,50 euroko dirulaguntza bati esker eta 103.980,77 euroko inbertsioa egin ondoren, plaka fotovoltaikoak instalatu dira frontoiaren estalkiaren gainean. Plaka horiek 99 KWn sortzeko gaitasuna dute eta 95,88 kWp-ko indarra modulu fotovoltaikoetan. Sortutako energia Antsoaingo Udalaren Eraldaketa Zentrotik hainbat udal-eraikinetara banatzen da, instalazio horien energia-faktura murrizteko: IDAKI kiroldegia, udaletxea, antzokia eta Ezkaba ikastetxea. Helburu horri ikastetxeko patioan instalatu diren plaka fotovoltaikoek sortutako energia gehitu behar zaio, 100.105,94 euroko inbertsioarekin eta 71.910 euroko dirulaguntzarekin.

Beste alde batetik, azaroan zehar, argiztapen publikoa optimizatzeko asmoz, udal langileek 100 LED argi ezarri zituzten Sakanpea kalean. Neurri horren inbertsioa 62.351,22 eurokoa da, eta horietatik 40.528,29 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu. LED argiek instalazioaren potentzia %80 baino gehiago murrizten dute. Era berean, kontsumoa ere modu nabarmenean txikiagotzen dute.

Marta Diez Napalek, herriko alkateak, azpimarratu duenez, “asko eskertzen dugu udaleko langileek farolen instalazioan izan duten inplikazioa, oso garrantzitsua izan da proiektua aurrera eraman ahal izateko”.

Lerin eta Ezkaba kaleetan eta udaletxe plazan ere horrelako argiak jarri dira, 26.345,90 euroko aurrekontuarekin.

Azken hilabeteetan hartutako beste neurri bat igerilekuaren estalkia hobetzea izan da, 76.505,88 euroko inbertsioa eta 60.000 euroko dirulaguntzarekin.

Amaitzeko, beroa sortzeari dagokionez, aldaketa bat egin da Ostoki zentroaren sisteman, 18.998,47 euroko inbertsioarekin. Berrikuntza horrek bero-eremuak sektoreka banatzea ahalbidetzen du, erosotasuna hobetuz eta energia-gastua optimizatuz.

Udalaren energia-fakturan suposatzen duten aurrezkiaz gain, Antsoaingo Udalaren ekimenek Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako zenbait Helburu bultzatzen dituzte: GJH 7 (Energia Irisgarria eta Ez Kutsagarria), GJH 11 (Hiri eta Komunitate Jasangarriak), GJH 12 (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak), GJH 13 (Klimaren Aldeko Ekintza) eta GJH 15 (Lehorreko Ekosistemako Bizitza).

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Lan-eskaintzak

Lan-eskaintzak

Udalak bi lan-eskaintza zabaldu ditu. Alde batetik, hirigintzako teknikari plaza lehiaketa-oposizio bidez eskuratzeko deialdia egin da. Deialdi horren bidez, era berean, aldi...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba