Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko martxoak 16

Etxeko hondakinak eta COVID-19ren hondakinak kudeatzeko jarraibideak

Foto noticia
Zenbait etxebizitzatan, COVID -19aren ondorioz isolatutako edo berrogeialdian diren  pertsonak daude. Kasu horietan, sor daitezkeen hondakinen kudeaketari dagokionez eta orain arte jasotako informazioaren arabera, gomendio hauek egiten dira, prebentzio printzipioari jarraiki:
 
 
Hondakinen etxeko erabilera
 
Osasun Ministerioaren gomendioen arabera,
 
–          Itxiera hermetikoa duen poltsa batera (1. poltsa) bota behar da erabilera bakarreko materiala, gaixoak eta haren zaintzaileak erabiltzen duten materiala (eskularruak, zapiak, maskarak), osasungintzako langileen NBEa (betaurrekoak eta maskara izan ezik) eta gaixoaren beste edozein hondakin. Zaborrontziak gelan egon behar du, irekitzeko eta ixteko pedalarekin, ahal dela. Adierazi bezala, poltsak itxiera hermetikoa izan behar du, eta gelatik atera baino lehen itxi behar da. Betaurrekoak eta maskara gaixoarekin egon ondoren, gelatik kanpo kendu behar dira. Gelatik kanpo ere, mota bereko zaborrontzi bat egonen da, aurrekoaren ezaugarri berdinekin eta itxiera hermetikoa duen beste poltsa batekin (2. poltsa).
 
–          1. poltsan hondakinak utzi ondoren, itxi eta atera egin beharko da poltsa hori, pausu hauek jarraituz:
         Hondakinak dituzten 1. poltsak bestelako zaborrarekin atera ahal izanen dira, baina 1. poltsa hermetikoki itxi behar da lehenik, eta hermetikoki itxiko den 2. poltsaren barruan sartu behar da.
 
Gaixoaren hondakin poltsak kudeatzea
2. poltsa errefusaren edukiontzian utzi behar da. Erabat debekatua dago sailkatutako zaborra biltzeko beste edozein edukiontzitan sartzea. Ezin da sartu organikoaren edukiontzietan eta ezta plastikoa, papera, beira edo ehuna biltzeko edukiontzietan ere. Halaber, erabat galarazia dago zaborra beste edozein tokitan uztea.
Facebook
Twitter
Volver arriba