2018ko ekainak 8
Euskara ikasteko diru-laguntza: UZTAILAREN 24arte DUZU eskaera egiteko
Irekia dago euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea Antsoaingo Udalean, UZTAILAREN 24 ARTE. 2017-18 ikasturterako eska dezakete Antsoainen erroldatuta daudenek eta klaseen % 85 hartu dituztela egiaztatzen dutenek.
EKARRI BEHAR DIREN DOKUMENTUAK
- Eskabide orria, alkateari zuzendua.
- Familiaren diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.
- Matrikula ordaindu dela erakusten duen bankuko transferentzia.
- Eskatzailearen kontu zenbakia.
- Minusbaliotasunaren egiaztagiria, halakorik bada.
- Familia Liburuaren kopia.
- NAaren kopia.
- Bertaratze-agiria, euskaltegiak egina. Honakoa zehaztu behar da: bertaratzearen ehunekoa, egindako maila, gainditutako maila. Bertaratzea %85ekoa izanen da, diru-laguntza eskatu ahal izateko.
Informazio guztia elaide.eus atarian: https://elaide.eus/eu/diru-laguntzak