Euskara ikasteko dirulaguntza. Eskaerak: ekainak 1-uztailak 19

Eskaerak ekainaren 1etik uztailaren 19 arte.
Antsoaingo Udalak euskara ikasteko dirulaguntza ematen du, Antsoainen erroldatuta egonez gero eta ikasleek klaseen % 85 hartu dituztela egiaztatzen badute. 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30 arte egindako ikastaroak aurkeztu daitezke (baldintzen oinarriak bukaeran).
EKARRI BEHAR DIREN AGIRIAK
Ahal den neurrian, izapideak aurrez aurre egin beharrean, telematikoki egiten jarraitzeko eskatzen dugu. Egoitza elektronikoa (ziurtagiri digitalarekin) erabiltzen ahal da horretarako. Bestela, sac@ansoain.es helbidera jo daiteke, eta, azkenik, Udaleko administrazio bulegora, aldez aurreko hitzordua eskatuta: 948 13 22 22 (maskara jantzita ekarri behar da).
Hauek dira aurkeztu behar diren agiriak:
- Eskabide orria, alkateari zuzendua.
- Familiaren diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.
- Matrikula ordaindu dela erakusten duen bankuko transferentzia.
- Eskatzailearen kontu zenbakia.
- Minusbaliotasunaren egiaztagiria, halakorik bada.
- Familia Liburuaren kopia.
- NAaren kopia.
- Bertaratze-agiria, euskaltegiak egina. Honakoa zehaztu behar da: bertaratzearen ehunekoa, egindako maila, gainditutako maila. Bertaratzea %85ekoa izanen da, diru-laguntza eskatu ahal izateko.
Euskara ikasteko dirulaguntzen oinarriak-2020 –
https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/506635