Euskara ikasteko dirulaguntzak Antsoainen

Ekainaren 1etik uztailaren 19ra eska daiteke euskara ikasteko dirulaguntza Antsoainen erroldatuta egonez gero eta ikasleek klaseen % 85 hartu dituztela egiaztatzen badute. 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainak 30 arte egindako ikastaroak aurkez daitezke (baldintzen oinarriak bukaeran).
EKARRI BEHAR DIREN AGIRIAK
Izapideak telematikoki egin daitezke egoitza elektronikoan (ziurtagiri digitalarekin) edo Udaleko administrazio bulegora etorrrita, aldez aurreko hitzordua eskatuta: 948 13 22 22 (maskara jantzita ekarri behar da).
Hauek dira aurkeztu behar diren agiriak:
• Eskabide orria, alkateari zuzendua.
• Familiaren diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.
• Matrikula ordaindu dela erakusten duen bankuko transferentzia.
• Eskatzailearen kontu zenbakia.
• Minusbaliotasunaren egiaztagiria, halakorik bada.
• Familia Liburuaren kopia.
• NAaren kopia.
• Bertaratze-agiria, euskaltegiak egina. Honakoa zehaztu behar da: bertaratzearen ehunekoa, egindako maila, gainditutako maila. Bertaratzea %85ekoa izanen da, diru-laguntza eskatu ahal izateko.