Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2019ko irailak 23

EUSKARALDIA 2. Bilera, irailaren 30erako.

Foto noticia

Bizilagun agurgarriak:

Iaz, Euskaraldiaren aurreneko edizioa izan zen. Milaka lagunek parte hartu zuten Nafarroa osoan eta, Antsoainen, 500 izen-emate inguru izan ziren. 11 egunez, euskara dakitenek eta euskaraz, hitz egin ez, baina ulertzen dutenek hizkuntza ohiturak astindu zituzten.

Batzuek euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu zuten, AhoBizi txapak soinean erakutsiz; besteek, berriz, ulertzen dutenez, haiekin euskaraz hitz egitea nahi zutela adierazi zuten, Belarriprest txapen bidez. Emaitza onak lortu zituen ekimen berri eta polita izan zen, eta aurten bigarren edizioa planteatuko da.

Berriz ere, herritarrei parte hartzeko deia eginen zaie; eta, bestetik, oraingoan, era guztietako entitateak ere gonbidatuko dira: pribatuak, publikoak, elkarteak, kooperatibak… Urrats bat harago joan nahi da.

Parte hartzeko baina, beharrezkoa da Antsoain Euskaraldiaren 2 edizio honetan egotea nahi dugula adieraztea, izan ere, izena herriek ematen dute ekimen honetan. Hori hobeki azaldu behar dela ulertzen dugu, eta, horregatik, bilera deitu dugu; horregatik, eta etortzen direnek erabaki dezaten Antsoainek edizio honetan parte hartu behar duen edo ez.

Irailaren 30ean izanen da, 19:00etan Txoko Gorrin (Euskal Herria plaza 4).

Informazio gehiago  www.euskaraldia.eus helbidean eta Udal Euskara Zerbitzuan (euskera@ansoain.es; 948 382241).

Bileran elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue nire agurrik beroena.

María Olaiz Rodríguez

Euskara Zerbitzuaren lehendakaria

Facebook
Twitter