2022ko apirilak 21

Euskararen Eguna 2022

Foto noticia

Maiatzaren 7an Euskararen Eguna ospatuko dugu.

Horretarako egitarau zabala prestatu dugu:

  • 12:00etan Kalejira abiatuko da Udaletxeko plazatik erraldoi, zanpantzar, txistulari eta gaitariekin. Kantuz Abesbatzak ere parte hartuko du eta Pantxika Lamurren ikuskizuna egongo da. Gainera, Saioa Alkaiza Guallar eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariei harrera egingo zaie.
  • 13:00etan Bertso poteoa egingo da Harrobi gaztelekutik abiatuta Saioa Alkaiza Guallar eta Julio Soto Ezkurdiarekin.
  • 14:30etan Bazkari herrikoi autogestionatua izanen da eskolako patioan. Mahaiak eskatzeko, 012ra hots egin behar da maiatzaren 4an eta 5ean.
  • 16:00etatik 17:00etara Euskaraokea egongo da eskolako patioan.
  • 16:30etatik 17:30etara Jolasak egingo dira eskolako patioan.
  • 17:30tan Dantza saltsa, disko festarekin, amaiera emango zaie jarduerei. Modako abestiak, betiko erritmo martxosoak, jolasak, frogak, koreografiak eta sorpresak. Denontzat, patioan eta doan.

*Eguraldi txarrarekin jarduerak eskolako patioan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba