Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2022ko martxoak 1

EUSKARAZKO HEZKUNTZA-LERROA SAN CRISTÓBAL HAUR ESKOLAN

Foto noticia

Antsoaingo haur eskolak euskarazko lerroa eskaintzen dizue familiei. Mundua ezagutzen hastearekin batera, euskarazko lerroan, hizkuntza bizipen ugari izanen ditu zuen semeak edo alabak , eta etorkizuneko ikasketen oinarria ere sendotuko du.

Haur Eskolan hizkuntzak modu integralean lantzen dira, haurraren ikas erritmoa kontuan hartuta. Eskolan haurrari transmititu diozuen euskara finkatuko du eta adinkideekin gozatuko du, kanten eta jolasen bidez.

Euskarazko eskolatzeari buruzko zalantzaren bat baldin baduzue, Antsoaingo Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakezue (tel. 948 382241).

Zuen seme edo alaba Haur Eskolan eskolatzea erabakitzen baduzue, laster hasiko den bide berriak zuek pozez betetzea espero dugu.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba