Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko urriak 23

Ez-ohiko prebentzio neurriak 57/2020 Foru Aginduaren ondorioz – Bandoa 2020/10/23

Foto noticia

UDAL BANDOA ANDER ANDONI OROZ CASIMIROK, ANTSOAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUAK 

JAKINARAZTEN DU:

Osasuneko sailburuaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren bidez, honako ez-ohiko prebentzio-neurri hauek onartu dira Nafarroako Foru Erkidegoan, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz: 

 

Ostalaritza eta Jatetxeak:

  • Taberna, kafetegi eta jatetxeak itxi egingo dira.
  • Janaria etxez etxe saldu ahal izango da, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21: 00ak arte.
  • Zerbitzu hori duten establezimenduek ogia eta/edo kafea eman ahal izango dute eramateko.
  • Hotelen eta bestelako ostatuen kasuan, horietan ostatu hartzen duten pertsonei arreta emateko soilik emango zaie jatetxea, mahai bakoitzeko 6 pertsona gehienez.

 

Txikizkako merkataritza-establezimenduak eta -lokalak eta jarduera eta zerbitzuetakoak:

  • Gehieneko edukiera: % 40. 21: 00ak arte egongo da zabalik.

 

Supermerkatuak, hipermerkatuak, merkataritza-parkeak edo horien parte diren establezimenduak:

  • Edukiera ezin izango da % 40 baino handiagoa izan lokal komertzial bakoitzean. Bezeroak ezin izango dira gune komunetan egon, establezimenduen arteko igarobiderako izan ezik.
  • Irekitzeko gehienezko ordutegia 21: 00ak arte izango da.
  • Jolasguneak, haur-parkeak eta antzekoak itxita egongo dira.

 

Haur-parkeak eta aire zabaleko kirol-eremuak:

  • Gehienez ere % 30eko edukiera eta 21: 00ak arte irekitzeko gehieneko ordutegia.

 

Bilerak eremu publikoan eta pribatuan:

  • Gehienez 6 pertsona, bizikideak izan ezik.
  • Eremu pribatuan, bilerak bizikidetza-unitatera mugatzea gomendatzen da.

 

Joko- eta apustu-lokalak:

  • Jarduera eten egiten da.

 

Ekitaldietarako funtzio anitzeko lokalak:

  • Jarduera eten egiten da.

 

Elkarte gastronomikoak eta Peñak:

  • Etenda jarraitzen du.

 

Biltzeko lokalak (etxabeak):

  • Etenda jarraitzen du.

 

Alkoholaren salmenta:

  • Debekatuta dago 21: 00etatik 08: 00etara jendearentzako saltoki guztietan.

 

Argitara ematen da, herritarrek jakin dezaten.

Antsoain, 2020ko urriaren 23an.

Facebook
Twitter