Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2022ko urtarrilak 28

Ezkaba erretiratuen elkarteak dohaintza egin die Antsoaingo Caritasi eta Nafarroako Esklerosi Anitzari 

Foto noticia

Antsoaingo Ezkaba Jubilatuen Elkarteak, Antsoaingo Antzokian egindako ongintzazko kontzertutik lortutako etekinak eman dizkie gaur Caritas Antsoain eta Esklerosi Anitza Nafarroa elkarteei herriko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Kontzertua abenduaren 19an izan zen eta Ezkaba Abesbatzak, Rondalla Yoarrek eta Tamarindo eta Brotes de Encina taldeek parte hartu zuten. Guztira, 635 euro bildu ziren eta Antsoaingo Erretiratuen Elkarteak erdibana eman ditu, bi erakundeek udalerrian egiten duten lanari laguntzeko.

Eskerrik asko hiru elkarteei egiten duzuen lanagatik!

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba