POSTUEN ZOZKETA PUBLIKOA: EMAITZAK
4 metroko postuen zozketaren emaitzak (35 kb)
8 metroko postuen zozketaren emaitzak (38 kb)
8 m-ko postuen eskatzaileek elkarren ondoan dauden 4 metroko BI postu libre eskuratu ahal izango dituzte (erreserba-ordenaren arabera).
Postu baten esleipendun suertatu diren pertsonek 2022ko abuztuaren 16tik 26ra ordaindu beharko dute dagokion tasa udal bulegoetan edo txartelarekin 948132222 telefonoan. Ordainketa egiten ez badute, postua galdu egingo dute.
Abuztuaren 29tik aurrera, udaletxera iritsi eta tasa ordaindu ondoren esleituko dira libre geratu diren postuak.
4 metroko 20 postu – 89,90 €
8 metroko 8 postu – 179,80 €
Puxikak saltzeko 3 baimen – 89,90 €
ESKAERA: 2022ko uztailaren 29tik abuztuaren 5era (08:30etik-14:00etara).
Eskaera bat pertsona bakoitzeko, nortasun-agiriarekin batera. Inprimakian, 4 metroko postua edo 8koa nahi duen zehaztu beharko du.
Eskatzailea postuan bertan dagoena izan beharko da.
POSTUEN ZOZKETA PUBLIKOA: 2022ko abuztuaren 10a (9:00etan)
Lehenik, 8 metroko postuak, zozketatuko dira eta gero, 4 metrokoak. Postu baino eskatzaile geihago izanez gero, itxaron zerrenda eratuko da zozketaren ordenaren arabera.
ORDAINKETA: 2022ko abuztuaren 16tik 26ra (08:30etik-14:00etara).
Dagokion tasa ordaindu beharko da udal bulegoetan edo 948132222 telefonoan, banku-txartelaren bidez. Postua egokitu zaion norbaitek dagokion ordainketa adierazitako epean egiten ez badu, postuaren eskubidea galduko du, eta itxaron zerrendako aurrenekoari emanen zaio abisua.
Ez da elikagaiak saltzeko baimenik emanen, ez salmenta ibiltarirako eta ezta bestelakoetarako ere.
Jaietako postuetarako 2022 eskabidearen eredua
Artisau-salmentaren plano berria