Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko otsailak 2

Udalaren eta Gazte Berriak Antsoain eta Gazte Berriak Saskibaloi Klubaren arteko urteko lankidetza hitzarmenak sinatu dira

Foto noticia

Antsoaingo Udalak, joan den urtarrilaren 25ean, ohiko hitzarmenak sinatu zituen udalerrian futbola eta saskibaloia sustatzen duten Gazte Berriak Futbol kluba eta Gazte Berriak Saskibaloi klubarekin.

Sinadura-ekitaldian Ander Oroz, Antsoaingo alkatea, Mikel Garriz, Gazte Berriak Futbol Klubeko lehendakaria, Jon Aristu, Gazte Berriak Saskibaloi Klubeko lehendakaria eta Alfredo Osés, kiroletako udal teknikaria izan ziren.

Denboraldi honetan, Gazte Berriak Futbol klubak 526 futbolari (50 emakume eta 476 gizon) izango ditu areto-futbolean eta kanpoko futbolean. IDAKI areto-futboleko pistak eta belar artifizialeko futbol-zelaia erabiltzen dituzte entrenamenduetarako. Bestalde, Gazte Berriak Saskibaloi klubean (Antsoaingo saskibaloiari lotutako kirol-jarduera kudeatzen du) 235 kirolarik (137 emakume eta 98 gizon) hartuko dute parte denboraldi honetan, eta IDAKI kiroldegian egiten dituzte bere entrenamenduak eta partidak.

Hitzarmen honen bidez, bi klubek konpromisoa hartzen dute beren kirol eskolak kudeatu eta kirola sustatzeko eta futbolari eta saskibaloiari loturiko Antsoaingo biztanleen jarduera fisikoa sustatu eta garatzeko. Halaber, garrantzitsuak dira hitzarmen hau sinatzean futbol eta saskibaloi klubek beren gain hartzen dituzten betebehar sozialak. Horien artean, kirola berdintasunean eta inolako bereizkeriarik gabe egitea eta kirol-jardueran parte hartzen dutenen (zuzentzen eta koordinatzen duten langileak eta klubetako entrenatzaileak) berdintasunean eta emakumeen eta nesken aurkako indarkeriaren prebentzioan prestakuntza sustatzea.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Volver arriba