2023ko azaroak 24

Gabonetako tailerrak euskaraz

Foto noticia

Udal Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua haurrak eskolatik kanpo euskaraz disfrutatzeko guneak sortzea da.

Gabonetako tailerrak abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era burutuko dira, Loza kultur zentroan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta Haur Hezkuntzako 1. Mailatik Lehen Hezkuntzako 3. mailara bitarteko haur euskaldunei zuzenduta egongo dira.

Izena emateko epea azaroaren 27tik abenduaren 11ra izango da eta webgune honen bidez egingo da.

Plazak mugatuak dira eta, izen-emate gehiago izanez gero, zozketa bat egingo da. Antsoainen erroldatutako txikiek lehentasuna izango dute.

Prezioak

Aste 1: erroldatuak, 2o € / erroldatugabeak, 25 €

2 aste: erroldatuak, 35 €/ crroldatugabeak, 40 €

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba