Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko irailak 28

Herritar baten lursailaren lagapenari esker, Antsoaingo udalak herri zaharreko sarbidea oinezkoentzako egiten amaituko du

Foto noticia

Atzo egindako osoko bilkuran, Antsoaingo udalak eskerrak eman zizkien Sarasibar Esquíroz Anaiak Fundazioari eta Felisa Sarasibar Esquíroz-i, Antsoaingo bizilaguna, beren jabetzako 396 metro karratu doan lagatzeagatik, herri zaharrera sartzeko oinezkoentzako bide publikoa amaitu ahal izateko.

Gaur egun, Antsoaingo herri zaharrak, ingurabidearen iparraldean dagoenak, ez du oinezkoentzako lotura nahikorik, ezta segururik ere, duela gutxi eraiki den hirigunearekin, aipatutako ingurabidearen hegoaldean.

Ingurabidearen gaineko pasarelatik doan bidea oinezkoentzako pasabide batean amaitzen da, herrira sartzeko errepidea zeharkatzen duena.

Lursailaren lagapenak bide horren azken zatian, NA-4244 errepidearen alboan, oinezkoentzako bide bat eraikitzea ahalbidetuko du, herriko bi guneen artean lotura seguru bat sortuz.

Eraikuntza-lan horretan, 2 metroko zabalerako bide bat nibelatu eta zolatu egingo da, errepidearekiko paraleloa izango dena, eta PA-30 errepidearen gaineko pasabidea gurutzatzen duen oinezkoentzako tartearen antzeko akabera izango du, multzo osoari koherentzia emateko. Egungo argiteria mantenduko da eta bide berriaren argiztapena eta seinaleak hobetuko dira exekuzio-proiektuak zehazten duenaren arabera.

Gaur egun, obren exekuzio-proiektua eta zuzendaritza enkargatu dira eta urrian lizitatzea aurreikusten da.

Udalak 50.000 euroko dirulaguntza jasoko du Nafarroako Gobernuaren eskutik eraikuntza-lanak aurrera eramateko. Aurreikuspenen arabera, obrak 2023. urtearen amaieran hasiko dira eta 2024ko lehen hilabeteetan aurrera jarraituko dute.

Antsoaingo alkateak, Marta Diez Napalek, azpimarratu duenez, “bizilagun honen eta bere fundazioaren eskuzabaltasunak bide hau paseatzeko, korrika egiteko edo bizikletan ibiltzeko aukeratzen duten pertsona ugariei aukera emango die, obra hauek amaitzen direnetik aurrera, bertatik seguruago ibiltzeko. Era berean, udal zerbitzu eta instalazioak herri zaharreko bizilagunengana gerturatuko ditu. Herritarrek aspalditik egindako eskaera zen eta, azkenean, egia bihurtuko da. Gainera, lotura bat ezartzen da gure herriko hiri- eta landa-eremuen artean, Garapen Jasangarriaren 11. Helburuarekin bat datorrena, hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta iraunkorragoak izatea bilatzen duena”.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gabonetako tailerrak euskaraz

Gabonetako tailerrak euskaraz

Udal Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua haurrak eskolatik kanpo euskaraz disfrutatzeko guneak sortzea da. Gabonetako tai...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba