Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2023ko azaroak 14

Herritarren partaidetzarako plana

Foto noticia

Lurralde Antolamendu eta Hirigintza Foru Legearen testu bateratua (LAHFLTB) onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Lege Foru Dekretuaren 7. artikuluak arautzen duenaren arabera, eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera, jendaurrean azaltzen da honako espediente hau, herritarren parte-hartze prozesuari hasiera emanez:

Hiri Jarduerako Plan Berezia, Udal Plangintza Orokorreko hiri-lurzoruko hirigintza-zehaztapen xehatuak aldatzeko, Antsoaingo Errepideko 12, 2. helbideari dagokion 22. poligonoko 240 katastroko partzelan.

Promotorea: CONSTRUCCIONES NOVELETA S.L.U.

HJPBren xedea: lehendik dagoen eraikuntzako bigarren solairuko erabilerak aldatzea, egungo bulegoa etxebizitza gisa egokitu ahal izateko.

Proiektuaren arduraduna: Ignacio Azcarate Seminario eta Jose Emilio Artacho Barrasa. AdC Arquitectos.

Parte-hartze saioa: 2023-11-30 /13:00 /  Loza Kulturgunea (Antsoaingo Errepidea, 4 bis – 31013 Antsoain)

Eragile identifikatuak: Antsoaingo udalerriko bizilagun guztiak.

Herritarren Partaidetzarako Plana udalaren webgunean egonen da eskuragarri, kontsultatu ahal izateko.

Ekarpenak egiten ahal dira udaleko sarrera-erregistroaren bidez, gaian “PPC Antsoaingo errepidea, 12” testua sartuta. Iradokizunak edo ekarpenak jasotzeko epea parte-hartze saioaren ondoko 20 egunetan bukatuko da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Gabonetako tailerrak euskaraz

Gabonetako tailerrak euskaraz

Udal Euskara Zerbitzuak Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua haurrak eskolatik kanpo euskaraz disfrutatzeko guneak sortzea da. Gabonetako tai...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba