2019ko urriak 31
HITZALDIA: Olentzero nora zoaz?

Azaroa Kultur Aroaren barruan, hitzaldi hau izanen dugu urriaren 31ko 19:00etan Txoko Gorrin. Olentzerori buruz hitz eginen dugu nagusiki, ikuspegi kulturala eta generoa kontuan hartuta. Hitzaldi interesgarria da eta hezkuntzan zein kulturaren arloan zuzenean edo zeharka lan egiten dugunontzat lagungarria dela uste dugu. Euskaraz izanen da, eta ulertzen dutenak parte hartzera gonbidatzen ditugu. Antsoaingo Udal Euskara Zerbitzuak antolatua, Antsoaingo Kultur Koordinakundearen eta Txoko Gorriren laguntzarekin.