Udalak igerilekuaren estalkian aldaketa batzuk abiarazi ditu, urte osoan zehar erosotasun termikoa hobetzeko, kondentsazio-arazoak konpontzeko eta energia-kontsumoa murrizteko. Egungo estalkiaren ordez sandwich panel bat jarriko da, hotzetik eta berotik hobeto isolatzen duena. Lanak irailaren 11n hasi ziren eta urriaren 15erako amaitzea aurreikusten da. Hori dela eta, denboraldi honetan atzeratu egingo dira haur eta helduentzako igeriketa ikastaroak, urriaren 16an hasi eta maiatzaren bukaeran amaituko direnak.
Eraikuntza-lanek Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteria Sailaren dirulaguntza jaso dute.
Bitartean, zentro hidrotermala irekita egongo da, aldaketak gauzatzen diren bitartean erabiltzaileek uraz gozatzen jarrai dezaten.