Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2019ko martxoak 25

IGO: Irakurri, gozatu, oparitu

Foto noticia

Liburutegi publikoekin eta liburu dendekin elkarlanean antolatutako ekimen hau abian izanen da maiatzaren 31ra.

Egitasmo honek helburu du euskarazko liburuak irakurtzea, atseginez eta liburutegi publikoak erabiliz. Adin guztietako irakurleen parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak ematearekin batera, gure inguruko norbaiti liburu bat opari eman diezaiogun. Nola?

1)      Irakurri. Horretarako, plazako liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.

2)      Gozatu. Liburua irakurri eta itzultzerakoan, fitxa labur bat beteta, liburuzainak erosketa-txekea emanen dizu, hitzartutako liburu denda batean erabiltzeko. Euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emanen dizu.

3)      Oparitu liburu bat lagun bati, senide bati, edo zueure buruari.

Kanpaina honek maiatzaren 31 arte jarraituko du (erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea, ekainaren 10 arte).

Informazio gehiago.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba