2021eko uztailak 22
Ikastaroa: Oinarrizko gaitasun digitalak

Oinarrizko gaitasun digitalen Ikastarorako oraindik ez baduzu izen-eman, adi! Inskribatzeko epea uztailaren 30era arte luzatu dugu eta.
Ikastaro honetan, Interneten behar duzun guztia aurkitzen ikasiko duzu, modu seguruan nabigatzen, oinarrizko gestioak egiten, sare sozialetara sartzen, mezuak idazten, eta askoz gehiago.
Abuztuaren 9, 11, 13, 16, 18 eta 20an izango da, 17: 00etatik 19: 00etara, Loza kultur gunean.
Izen-emateak eta informazio gehiago:
cultura@ansoain.es / 948133410