Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2018ko ekainak 29

INFORMAZIOA, 2018ko UDAN, IDAKI GUNE HIDROTERMALEAN EGINEN DEN GELDIALDI TEKNIKOARI BURUZKOA

Ia hamabi urte pasa dira Idaki Gune Hidrotermala ireki zenetik, eta, orain, itxi egin behar da, tarte batez. Indarreko araudiak ezartzen duena da itxiera horren arrazoia, izan ere, osasun arloko zein arlo teknikoko obligazioak betetzeko lanak egin behar dira; eta, ohiko geldialdi teknikoen iraupena baino luzeagoa eskatzen dute eginkizun horiek.

Geldialdi tekniko guztietan egin behar izaten diren lan arruntez gain, bestelakoak ere egin behar dira oraingoan, izan ere, denborarekin eta erabileraren poderioz hondatzen diren elementuak derrigorrez konpondu behar dira etenaldi honetan, otsaileko Udal Aldizkariaren buletinean azaldu bezala.

Horretarako aurreikusi den gutxieneko denbora tartea adierazitakoa da, hau da, uztailaren 1etik abuztuaren 19ra artekoa. Ixteko eperik egokiena dela ulertu dugu, izan ere, udako igerileku irekiak zein estaliak zabalik daude hilabete horietan, eta gune hidrotermala sasoi horretan erabiltzen da gutxien, urteko beste garai batzuekin alderatuta.

Neurri hau beharrezkoa da, zentro hidrotermaleko instalazioetan erabiltzaileek urte osoan baldintza hoberenak edukiko dituztela bermatzeko. Eta, itxierak irauten duen bitartean, gainerako instalazio guztiak eskura izanen dituzte erabiltzaileek, nahi dutenean bertan ibiltzeko.

Edonola ere, erabiltzaileak konpentsatzeko neurria hartu du Udalak: bi sarrera doan emanen dizkie bonudun guztiei, bai urte osokoei zein udakoei. Edonorekin erabili ahal izanen dituzte sarrera horiek, 2018ko abenduaren 31 arte; igerileku irekietan udaldian edo igerileku estalian eta gune hidrotermalean, urte bukaera arte.

Sarrera horiek Idakiko harrera-guneetan aldatu ahal izanen dira, uztailaren 1etik aurrera, abonatu karneta erakutsita.

Bestelako informaziorik behar izanez gero, Idakiko arreta telefonora jo dezakezu: 948 140782.

Facebook
Twitter