2022ko urriak 17

Informazioa, Jose Maria Jimeno Jurio eta Harrobietako Kalean eginen diren obrei buruz

Foto noticia

Bizilagunei jakinarazten zaie obrak eginen direla 2022ko urrian eta azaroko aste batzuetan, José María Jimeno Jurío eta Harrobietako kalean, hiri-espazioaren kalitatea hobetzeko, bide-segurtasuna hobetuz eta landaretza-guneak sortuz, hurrenez hurren. Hona hemen zer lan diren: 

  • ZUHAITZAK ETA HIRI DRAINATZE JASANGARRIRAKO SISTEMAK HARROBIETAKO KALEAN JARTZEKO LANAK 

Lanak urriaren 3an hasi dira, astelehenarekin eta, aurreikuspenen arabera, 15 egunez iraunen dute. Tamaina handiko hainbat txorko eginen dira zuhaitzak eta hainbat landare landatzeko. Lanen helburuak dira itzalguneak eta gune freskoak sortzea, CO2 kontzentrazioa murriztea eta euri-uraren parte bat biltzea. 

Lana honako deialdi honetan aukeratu da: “Toki entitateendako dirulaguntza, klima-aldaketara egokitzeko jarduketa pilotuak gauzatzeko, Ingurumena Bultzatzeko Planaren eta Klima Aldaketa PIMA Planaren baitan”.

  • ZUHAITZAK ETA HIRI DRAINATZE JASANGARRIRAKO SISTEMAK HARROBIETAKO KALEAN JARTZEKO LANAK, APARKALEKU PUBLIKOTIK EURI-URA BILTZEKO

Tamaina handiko txorko longitudinal bat eginen da Harrobietako kaleko aparkalekuaren aurrean dagoen oinezkoendako pasealekuaren ondoan, eite handiko zuhaitzak landatzeko. Lanen helburuak dira itzalguneak eta gune freskoak sortzea, CO2 kontzentrazioa murriztea eta aparkalekuko euri-uraren parte bat biltzea. 

Aurreikuspenen arabera, lanak urriaren 17aren inguruan hasi eta bizpahiru asteko iraupena izanen dute. 

Lana honako deialdi honetan aukeratu da: “Toki entitateendako dirulaguntza, hirigintza arloan ekintza berritzaileak egiteko, 2022. urtean espazio publikoetan dokumentuak edo inbertsioak eginez”.

  • OINEZKOENDAKO BI PASABIDE GORATU JOSE MARIA JIMENO JURIO KALEAN EGITEKO LANAK

Oinezkoendako bi pasabide goratu eginen dira, pasabide horien segurtasuna hobetzeko, biak ere eskola-ibilbideak baitira. 

Lana honako deialdi honetan aukeratu da: “Toki entitateendako dirulaguntzak, Tokiko Agenda 2030eko Toki Ekintzako Planaren proiektuak 2022. urtean gauzatzeko”.

Jarduketa berean, Jimeno Jurio kalean ilaran aparkatzeko diren lekuen antolaera aldatuko da, aurrerantzean zeharka aparkatzeko lekuak izateko. Hori dela eta, bide-segurtasuna hobetze aldera, karrikak zirkulazio-errei bakarra izanen du. 

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba