2020eko apirilak 20

Irache Kontsumitzaileen zerbitzu berria Antsoaingo bizilagunentzat

Foto noticia

COVID-19ak ekarritako alarma-egoeraren eraginez herritarrei sortutako ondorioak arintzeko garatu da proiektu berri hau.

Helburu du etxean dauden eta kanpokoekin harremanetan jartzeko teknologia erabiltzeko arazoak dituzten pertsonei laguntzea, dela ordenagailuaren, tableta elektronikoaren edo telefono mugikorraren bidez.

Zerbitzu honek, telefonoz edo posta elektronikoz, laguntza eskaintzen du gailu horiek erabiltzen laguntzeko edo horren inguruan duten edozein zalantza edo zailtasun konpontzeko.

618 605 221 zenbakira deitzearekin nahikoa da horretarako, edo urdabe@gmail.com helbide elektronikora ere mezu bat bidal dezakezue.

Laguntza behar duen edozein senideren zenbakia emateko ere harremanetan jar zaitezkete. Kasu horretan, zerbitzu teknikotik deituko diete eta ahalik eta ondoen aholkatuko dituzte.

Zerbitzu hau guztiz doakoa da Antsoainen bizi diren guztientzat.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba