2020eko apirilak 28

Iruñerriko Mankomunitatearen garbigune finkoak

Foto noticia
Berriro ere partekatu nahi dugu Iruñerriko Mankomunitatearen garbigune finkoei buruzko zabalkunde kanpaina:.
 
Astelehenean, apirilak 27, jarduerari heldu diote berriro E. Leclerc (Morea merkataritza-zentroa) eta Eroski (Berriozar) supermerkatuetako aparkalekuetan kokatuta dauden garbigune finkoek. Zehazki, herritarrei arreta emateko ordutegia 11:00etatik 19:00etarakoa izango da, astelehenetik larunbatera.  
 
Nolanahi ere, berriro abisua eman arte, Burlatako garbigune finkoa eta garbigune mugikorrak itxita egongo dira, ez baitaude merkataritza-industrialdeen ondoan kokatuta.  
 
Etxebizitzetako hondakin berezi guztiak eraman ahal izango dira haietara, besteak beste, pintura-produktuak, ibilgailuetarako produktuak, fluoreszenteak, olio erabiliak, pilak, aerosolak, argizariak, bernizak eta garbiketako beste produktu batzuk. Eta bai etxeko beste produktu batzuk ere, hala nola etxetresna elektriko txikiak, arropa, zura, jostailuak… Hala ere, gogorarazi nahi dugu garbigune hauetan ez dela tamaina handiko hondakinik jasotzen.
 
Bestalde, jakin ezazue alarma-egoera honetan, hondakinen bilketari dagokionez, martxoko lehen hamabostaldia bigarrenarekin alderatuta, oro har, handitu egin dela bilketa frakzio desberdinetan. Bereziki aipatu nahi dugu %30 emendatu dela ontzien gaikako bilketan eta %6 gai organikoenean.
 
Era berean, nabarmendu nahi dugu, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasun Institutuaren aginduei jarraituz, indartu egin dela edukiontzien eta haiek hartzen dituzten lekuen garbiketa eta desinfekzioa Iruñerriko bide publikoetan. Egunero, batez beste, 680 bilketa-gune garbitzen dira, guztira 4.000 edukiontzi dituztenak gutxi gorabehera.
 

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba