2021eko ekainak 9
Itsasoa hemen hasten da

Larunbatean, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, Antsoaingo Udalak “Itsasoa hemen hasten da” ingurumen hezkuntzako jarduera antolatu zuen Harrobiren parte-hartzearekin.
Estoldetatik gertu aurki ditzakegun hiri-grafiti horiek helburu dute herritarrok sortzen ditugun hondakinen kudeaketa ongi egitearen garrantziaz sentsibilizatzea, plastikoek itsasoa kutsatzearen arazoa azpimarratuz.