
“Ariketa fisikoa egiteko errezeta” programaren diploma banaketa
Joan den asteartean, Antsoaingo antzokian, Ariketa Fisikoa Egiteko Errezeta programan parte hartu duten pertsonei diplomak banatu zitzaizkien, jarduera fisikoarekin duten konp...
Atzo, azaroaren 22an, Nafarroako Unibertsitatean ospatu zen Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren ekitaldian, Kirol Zerbitzuak Bikaintasunaren saria jaso zuen erabiltzen duen kudeaketa aurreratuko sistemagatik.
Marta Díez Napal alkateak eta Alfredo Osés kirol teknikariak saria jaso zuten Kirol Zerbitzuaren izenean.
Zerbitzu hau kudeaketa aurreratuko sistemagatik saritua izan da, herritarrei eskaintzen zaizkien kirol zerbitzuen kalitatea hobetzea posible egin baitu. Sariak herrian kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko egindako lanaren eta bikaintasuna zein hobekuntzarekiko konpromisoaren errekonozimendua inplikatzen du.
Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da eta enpresa-patronatu batek kudeatzen du. Nafarroako enpresa eta erakundeei lehiakortasuna, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen laguntzen die, kudeaketa-sistemak hobetuz.
Bikaintasunerako bidean, hainbat ziurtagiri eta aurrerapen-maila ematen ditu. Antsoainek “Bikaintasuneranzko konpromisoa” saria jaso du Gardena programaren esparruan, kirolaren arloan hobetzeko kudeaketa aurreratuko ereduaren arabera.
Alfredo Oses kirol teknikariaren hitzetan, “Antsoainen, kirola herritarren ongizatearen funtsezko zutabeetako bat da. Sari honek udaleko kirol sailean lan egiten dugun pertsonen ahalegina eta konpromisoa ikusgarri egiten ditu, herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko. Gure zerbitzua etengabe hobetzea helburu duen lan-ildo horretan jarraituko dugu”.
Joan den asteartean, Antsoaingo antzokian, Ariketa Fisikoa Egiteko Errezeta programan parte hartu duten pertsonei diplomak banatu zitzaizkien, jarduera fisikoarekin duten konp...
Antsoaingo Udalak bere nortasun bisuala eguneratzeko prozesua amaitu du, erakundearen irudia garai berrietara egokitzeko, komunikazio-kanal ezberdinetan duen ikusgarritasuna s...
Antsoaingo Udalak atzo aurkeztu zuen 2024-2030 Plan Estrategikoa, herritarrei irekitako ekitaldi batean. Joseba Asiain Albisu, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako...