KIROLDEGIKO ETA IGERILEKUETAKO AZPIEGITURAK NOLA HOBETUKO ZENITUZKE?
Joan den abenduan, 2016. urteko aurrekontua onartu zen. Udalaren egoera ekonomikoak muga handiak jartzen baditu ere, ahalegin bat egin eta inbertsio bat egitea erabaki dugu, azpiegitura hauek erakargarriagoak izan daitezen. Horretarako, 20.000 euroko diru-sail bat sartu da aurrekontuan, egokiena den hobekuntza lanari aurre egiteko.
Hori dela eta, prozesu parte-hartzaile bat ireki da, izan ere, interes handia dugu kiroldegiko eta igerilekuetako azpiegituren inguruan zein iritzi duzun jakiteko, bai kalitatea eta aisiako eskaintza hobetzeko inbertsioren baten edo erreformaren baten inguruan eta antolakuntza nahiz funtzionamenduaren hobekuntzaren inguruan ere.
Bestalde, jakinarazten dizugu, iritziak jasotzeko edozein unetan prest egonen bagara ere, otsailaren 29a dela prozesu parte-hartzailea ixteko jarri dugun azkeneko eguna, denbora tarte bat beharko baita uda baino lehen edozein egitasmo garatu nahi bada.
Otsailaren 15ean konpondu zen akats informatiko bat gertatu zen Udalaren webguneko galdetegietan. Otsailaren 15a baino lehen webgunetik bidalitako galdetegiak ezin izan dira berreskuratu, eta, hori dela eta, eskertuko genieke erantzuna egun horren aurretik bidali zuten guztiei galdetegia berriz betetzea eta bidaltzea. Barkatu eragozpenak