2020eko urriak 20

Komiki tailerra DBH 1 eta 2

Foto noticia

Urriak 27, azaroak 3 eta 10, 16:30-18:30era. HARROBI GAZTELEKUAN.

Izen-ematea: urriaren 21etik 26ra, euskera@ansoain.es helbidean (doakoa da). Izen-abizenak, jaiotza urtea, ikasmaila, eta arduradun legalen telefono zenbakia eta mail helbidea bidali behar dira; eta, tailerraren aurreneko egunean, erantsitako orria beteta eta sinatuta entregatu behar da.

Komiki egilearen lana nolakoa den azaldu eta animaliak, pertsonak, egoerak… nola marrazten ahal diren ikasiko dute. Komikiaren arte “sekuentziala” ere landuko dute: marrazteko oinarrizko printzipioak, keinuak, irudien osaketa, materialak, istorioen eraketa eta gidoiak nola egin, bozetoak, arkatz lanak, tinta… Eta, bukatzeko, binetak eta azkeneko produktua landuko dituzte.

Eskuorria

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba