2020eko maiatzak 18

Kontribuzioaren gaineko zergaren lehen seihilekoaren ordainketa atzeratzea eskatzeko aukera – Alkatetza bandoa 2020/05/04

Foto noticia

Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak onartzen dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Lege Berriaren arabera (COVID-19), honako hau jakinarazten dizugu:

Kontribuzioaren gaineko zergaren lehen seihilekoaren borondatezko ordainketa-aldia 2020ko maiatzaren 6tik uztailaren 3ra artekoa izan da. Gainera, beharra justifikatuz gero, zerga horren ordainketa atzeratzea eskatzeko aukera dago orain. 

Aparteko geroratze horrek ez dakar berme gehigarririk aurkeztea, ez eta berandutze interesak sortzea ere, eta, hori eskatzeko, beharrezkoa izanen da:

– Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkeztea, non behar bezala justifikatzen diren geroratzea eskatzeko arrazoiak.

– Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean izatea geroratzea onartzearekin batera.

Eskaera Uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko da, erregistro elektronikoaren bidez, ziurtagiri digitala izanez gero; edo, bestela, sac@ansoain.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz; bertan, aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da, behar bezala sinatuta, baita NANaren kopia ere.

Informazio gehiago 948132222 telefonoan, 08:30etik 14:00etara.

Antsoainen, 2020ko Maiatzaren 4an.

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba