Ostiral honetan, irailaren 1ean, “Kultura Plazara” programan aurreikusitako jarduerei hasiera emango zaie. Antsoaingo Udalak herriko jaien aurretik garatzen du programa eta 2020an gauzatu zen lehen aldiz, pandemia zela eta.
Arte eszenikoekin eta musikarekin erlazionatutako zortzi jarduera biltzen dituen egitarau baten bidez, Udaleko Kultura Sailak mota guztietako ikusle eta entzuleei kalean burututako jarduerak eskaini nahi dizkie.
Emanaldiak ostiral honetan, irailaren 1ean, hasiko dira, Yee-Haw La Banda de Otro taldearen zirku eta musika ikuskizunarekin, eta hilaren 13an amaituko dira, dantza urbanoen erakustaldi parte-hartzaile batekin.
Mielotxin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Pan con Chile eta Piszifaktoriaren emanaldiak herriko hainbat gunetan gauzatuko dira. Egitarauak Salsansoáin-en zazpigarren edizioa eta Antsoaingo Aire Zabaleko II. Pintura Lehiaketa ere biltzen ditu.
