
“Patriarcado, el organismo nocivo” dokumentalaren aurkezpena
Ostegun honetan, martxoaren 30ean, 19:00etan Antsoaingo Antzokian, Antsoaingo Dokumental Feministen Zikloaren barruan, "Patriarcado, el organismo nocivo" dokumentala aurkeztuk...
Antsoaingo alkateak, Ander Orozek, Etxebizitza sailburuak, Jose Mari Aierdik eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroak, Raquel Sánchezek, laguntzak kudeatzeko akordioa sinatu zuten asteartean Madrilen.
Antsoaingo alkatea, Ander Oroz, eta Etxebizitza sailburua, Jose Mari Aierdi, Madrilera joan ziren astearte honetan, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko. Hitzarmen horren arabera, 1.060.751 euro erabiliko dira Europako funtsetatik (Next Generation) Mendikale kaleko 64 etxebizitzatan inguratzaile termikoa birgaitzeko I. faserako, eta hiri-ingurunea hobetzeko.
Guztira, 2.104.230 euro (BEZa barne) erabiliko dira 64 etxebizitza horietako bizilagunen bizi-baldintzak hobetzeko, bizilagunek, Udalak eta Nafarroako Gobernuak Nasuvinsaren bidez elkarrekin egindako ahaleginari esker.
Nafarroako Gobernuak 480.000 euro jarri ditu jarduketa honetarako, eta partikularrek beren gain hartuko dituzte gainerako 530.979 euroak, hainbat urtetan ordaindu beharreko kuotetan. Udalak ere ekarpen garrantzitsu bat egingo du, zaharberritu beharreko eraikinean dauden udal lokalen titulartasunagatik eta mendikale kaleko hiri ingurunea hobetzearen bidez.
Etxebizitza horietan aurreikusten diren jarduketen artean hauek sartzen dira: fatxadako inguratzaile termikoa, estalkia hobetzea edo leiho eta beirak ordezkatzea, bizilagunentzako bizi-kalitate hobea sustatuz, eta energia-kontsumoaren murrizketa nabarmena (% 60tik gorakoa).
Ostegun honetan, martxoaren 30ean, 19:00etan Antsoaingo Antzokian, Antsoaingo Dokumental Feministen Zikloaren barruan, "Patriarcado, el organismo nocivo" dokumentala aurkeztuk...
Lagunarteko hizkera garatzea eta ongi pasatzea oso mesedegarria da gaitasun linguistiko eta sozialentzat, eta aisialdiak garrantzi berezia du arlo horretan. Nafarroako euskara...
Martxoaren 25ean, 11:30etan, Harrobiko estalpean.