2024ko otsailak 13

Laburpena, banakako gizarte laguntzen deialdiarena, ordezko garraiobide egokitua emateko, taxi-bonuen bidez, garraio kolektiboetan sartzeko arazo larriak dituzten pertsonei, 2024. urtean

Foto noticia

DDBN (identifikazioa): 741480.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/741480).

Deialdi honen xedea da desgaitasuna izan eta garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, taxi-bonuen bidez, 2024ko ekitaldian.

Eskaerak eskabide orri baten bidez aurkeztuko dira, eta orri hori interesdunak sinatuko du edo, bestela, ordezkari batek, zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza. Deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliko da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko urriaren 11n.

Antsoainen, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

 

Iragarkiaren kodea: L2401547

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Lan-eskaintzak

Lan-eskaintzak

Udalak bi lan-eskaintza zabaldu ditu. Alde batetik, hirigintzako teknikari plaza lehiaketa-oposizio bidez eskuratzeko deialdia egin da. Deialdi horren bidez, era berean, aldi...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba