2019ko urriak 15

Laneko istripu batean langile bat hiltzearen ondorioz, Antsoaingo Udalaren adierazpena

Foto noticia

LANEKO ISTRIPU BATEAN LANGILE BAT HILTZEAREN ONDORIOZ, ANTSOAINGO UDALAREN ADIERAZPENA.

Mohamed Zhairi Boutaleb langilea zendu zen atzo, urriaren 14an, Antsoaingo industrigunean lanean ari zen bitartean gertatutako istripu baten ondorioz. Hori dela eta, Udal honetako Alkatetzak, Bozeramaileen Batzordearekin hala adostuta, bi dolu egun ofizial ezartzea ebatzi du, urriaren 15eko 09:00etatik hasi eta urriaren 17ko 09:00ak arte. Bitarte horretan, Udaletxeko banderak haga erdira jaitsita egonen dira.

Halaber, Antsoaingo Udalak saminean laguntasuna eta elkartasuna bihotzez adierazi nahi dizkie familiakoei, lankide zein lagunei eta hildakoaren gertuko guztiei.

Ezarritako dolu egunek dirauten artean, bertan behera geratzen da Udalbatza honek parte hartzen duen edozein ekitaldi ofizial.

Goian bego Mohamed Zhairi Boutaleb langilea.

Antsoainen, 2019ko urriaren 15ean.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba