
“Patriarcado, el organismo nocivo” dokumentalaren aurkezpena
Ostegun honetan, martxoaren 30ean, 19:00etan Antsoaingo Antzokian, Antsoaingo Dokumental Feministen Zikloaren barruan, "Patriarcado, el organismo nocivo" dokumentala aurkeztuk...
Nafarroako Gobernua arreta guztia koordinatzen ari da hainbat zerbitzu, departamentu eta erakunderen artean, Ukrainako larrialdiari erantzuteko eta une zail hauetan haiei laguntzeko.
Ukrainako gatazkatik ihesi doazen pertsonak ezagutzen badituzu, jar zaitez harremanetan LARRIALDIETARAKO ARRETA ZENTROAREKIN
EMAIL emergencia.ucrania@navarra.es
Telefonoa +34 848421971 (8:00etatik 18:00etara)
WhatsApp + 34 620063662
Informazio hori garrantzitsua da Nafarroan ahalik eta arreta eta harrera onena eman ahal izateko. Horretarako, beharrezkoa da jakitea nortzuk diren, nora iristen diren, haurrak etortzen ba dira eta zein adinetakoak diren, hemen familia-loturarik duten, ostaturik baduten edo behar duten edo familiako kideren bat gaixorik dagoen edo arreta espezializatua behar duen. Informazio hori pribatua izango da eta helburu bakarra Nafarroan finkatzea da.
Gogorazi gatazkatik eta indarkeriatik ihes egiten duten pertsona guztiak ongi etorriak direla Nafarroara. Eta beraien eskubide guztiak bermatuta dituztela: bizilekua, osasuna, hezkuntza eta beste batzuk.
Nafarroako Gobernuak gomendatzen du informazio-iturri fidagarriak kontsultatzea, albisterik ez zabaltzea egiazkotasuna kontsultatu gabe, eta Nafarroan zer egiten ari den jakin behar baduzu, informa zaitez Gobernuaren web orrian (www.navarra.es) eta baita Gurutze Gorria eta CEAR bezalako erakunde laguntzaileetan ere.
Ukrainatik iritsitako pertsonei premiazko ostatua emateko, berehala Nafarroako Gurutze Gorriarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, hura baita lehen harrerarako akreditazioa duen erakundea. 900 221 122 telefonora deitu edo Leyre kaleko 6. zenbakian dagoen Iruñeko egoitzara joan zaitezke.
Nafarroako Gobernuak diru-dohaintzak egitea aholkatzen du, eta ez gauzatan; izan ere, baliteke gauzatan emandako ondasunak egokiak ez izatea herritarren beharretarako eta tokian tokiko egoera humanitario eta logistikorako, eta hori azkar alda daiteke krisi-egoera ezohiko honetan.
Alde horretatik, dohaintza bat egin nahi duten pertsona guztiek eskura dituzte Gurutze Gorriaren eta CEARen kontu-zenbakiak, horiek baitira Nafarroan Nazioarteko Babes Programa kudeatzeko akreditatuta dauden bi erakundeak.
Nafarroako Gurutze Gorria: ES55 0049 1821 0922 1057 1653/SWIFT: BSCHESMM
Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR): ES25 0049 2758 2128 1407 6991/SWIFT: BSCHESMMXXX
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Nafarroako Gobernuak Ukrainako krisiari buruz egin duen galdera-erantzunen dokumentu osoa. Esteka honetan aurkituko duzu: Ukraniako larrialdiari buruzko galdera eta erantzunak
Ostegun honetan, martxoaren 30ean, 19:00etan Antsoaingo Antzokian, Antsoaingo Dokumental Feministen Zikloaren barruan, "Patriarcado, el organismo nocivo" dokumentala aurkeztuk...
Lagunarteko hizkera garatzea eta ongi pasatzea oso mesedegarria da gaitasun linguistiko eta sozialentzat, eta aisialdiak garrantzi berezia du arlo horretan. Nafarroako euskara...
Martxoaren 25ean, 11:30etan, Harrobiko estalpean.