Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko urtarrilak 18

Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntza zuzenak emateko oinarriak

Foto noticia

Laburpena, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntza zuzenak banakako ebaluazio araubidean emateko 2021eko oinarriena. Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/543189).

Lehenbizikoa.–Onuradunak:

Mankomunitate hau osatzen duten udalerrietako edozeinetan erroldatuta daudenak, oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileak, baliabide ekonomikorik ez dutenak baremoaren arabera, Administrazioaren beste esparru batzuetan baliabiderik ez izatea kontzeptu beretarako eta ezinbesteko egoera baten eta nahi gabeko gertaera baten ondoriozko egoeran daudenak.

Bigarrena.–Xedea:

Dirulaguntza puntual eta subsidiarioak dira, eta ez dira aldian behingoak eta bai, aldiz, borondatearen araberakoak; pertsonen eta/edo familien ezusteko larrialdi sozialeko egoeretarako dira, eta bizirauteko oinarrizko beharrak estaltzeko xedea dute (mantenua, ostatua eta ohiko etxebizitzaren mantentzea), bestelako dirulaguntzek edo zerbitzuek ez badituzte asetzen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan ikus daitezke.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Urtean gehienez ere 1.000,00 euro eskatzaile bakoitzeko, aurrekontuan horretarako dirua dagoen bitartean.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta, aurrekontuan horretarako dirua badago, 2021. urte osoa izanen da, Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan.

Berriozarren, 2020ko abenduaren 31n.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2100043

Facebook
Twitter