Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko irailak 30

Larunblai – Izena emateko epea irekita

Foto noticia

Urtero bezala, aurten ere Antsoaingo Euskara Zerbitzuak Euskaltzaleen Topagunearekin batera kudeatzen duen Larunblai aisialdi egitasmoa hastear dago.

Egitasmoa LH3-LH6 urte bitarteko D ereduko ikasleei zuzenduta dago, eta larunbat arratsaldetan gauzatzen da, Loza kaleko kultur gunean. LH 3 eta 4 bi astean behin elkartuko dira eta LH 5 eta 6 larunbatereo.

Izen emate datak irailaren 28tik urriaren 2ra izango dira 012 telefonora deituta, eta informazio gehiagorako Euskaltzaleen Topagunera dei dezakezue (948330868). Mezu honekin batera kanpainaren bideoa eta eskuorria zabaltzen dizuegu.

Eskuorria

Bideoa

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba