LARUNBLAI (LH 3-4 eta 5-6): izen-ematea urriaren 23tik 30era.

LH 3-4 ETA LH 5-6 Larunblai aisialdiko programa D ereduko LH 3-4 eta 5-6ko neska-mutilei eskainiko zaie azarotik maiatzera, Loza kaleko kulturgunean larunbat arratsaldetan elkartzeko. Udal Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta Topagunearen bermea izanen dugu programa kudeatzeko, eta informazio guztia bertatik laster jasoko baduzue ere, gogoan hartzeko zenbait data aurreratu nahi dizkizuegu: · Izen-emate epea: urriaren 23tik 30era (horren aurretik, begiraleak ezagutzeko bisita izanen dute gaztetxoek ikastetxeetan). · Izen-ematea non: Topagunean, 948 33 08 68 telefonoan. Matrikula: urriaren 30etik aurrera abisua emanen zaie plaza dutenei, matrikularen ordainketa egin dezaten; hau da, plaza baieztatu ondoren, matrikula noiz eta nola egin behar den jakinaraziko zaizue. Larunblairen aurreneko saioa: larunbata, azaroak 9. Guraso bilera aurreko egunetarako deituko da. |