2022ko urtarrilak 19
LH 5 eta 6: Antsoaingo Bertso Eskolak otsailean irekiko ditu ateak

Datorren hilabetean, Bertsozale Elkarteak ateak zabalduko ditu Antsoainen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutilentzat.
Saioa Alkaizaren gidaritzapean, Bertso Eskola hastera doa. Otsailaren 7tik maiatzaren 30era izanen da, astelehenero, 16:30-17:30era, Txoko Gorrin.
Aparta, herrian horrelako aukera izatea! Izan ere, lagun berriak ezagutzeaz edo haiekin harremana sakontzeaz gain, inprobisazioa eta doinuak ikasten dira; eta, giro ederrean, bizipenak, jendetasuna eta komunikazioa lantzen dituzte, bikain pasatzen duten bitartean.
Izen-emateak egiteko -doan, urtarrilaren 28 arte- eta informazioa eskuratzeko, 948 143747 eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera jo dezakezue.