Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta Antsoaingo liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu data berezi hori ospatzeko.
Berdintasun Zerbitzutik “Feminismoak” atala ezagutzera gonbidatzen gaituzte, udalak eskuratutako 61 liburu berri dituena. Andre Guiñón Elizari Berdintasun teknikariak azaltzen duenez, “2023an irakurketa feministen eta/edo genero ikuspegitik landutako liburuen aukeraketa bat egin zen euskaraz eta gaztelaniaz. Ondoren, genero literario ezberdinetako liburuak erosi ziren: haur eta gazteentzako literatura, biografia, narratiba, poesia, saiakera eta komikia. M8aren harira, liburutegiak hainbat interesgune sortu zituen haur eta helduentzako guneetan. Ekimen hau 2021az geroztik garatzen ari da eta helburua Emakumeen inguruko atal bat osatzea da, gaur egun 512 liburu biltzen dituena. Horietatik, 147 gure sailak eman ditu dohaintzan”.
Duela gutxi, irakurketa horietako batzuk biltzen dituen liburuxka bat sortu da, herriko etxeetako postontzietan banatu dena. Liburutegian, udaletxean, Mendikalen eta beste gune interesgarri batzuetan ere ale gehiago daude. Berdintasun sailak eta liburutegiak apirilaren 23an berritasun hauek ezagutzera animatzen zaituztete.
Interesguneak eta irakurketa-kluba
Horrez gain, Liburuaren Eguna dela eta, liburutegiak eskuratu dituen azken aleak hiru interesgunetan kokatu ditu: haurrentzako gunean, bigarren solairura igotzeko eskaileretan (gazteentzako literatura) eta irakurketa gelan (helduentzako literatura).
Gainera, Carlos Aurensanz idazlearekin topaketa bat egingo da, Patxi Irurzunek koordinatzen duen gaztelaniazko irakurketa klubaren solasaldien barnean. Topaketaren mintzagaia aipatutako egilearen La puerta pintada liburua izango da. Hitzaldia apirilaren 25ean izango da, arratsaldeko 20:00etan, irakurketa gelan, eta publiko guztiari irekita egongo da.