Maiatzak 17 – LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Aurten 30 urte beteko dira Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak 1990. urtean buruko gaixotasunen zerrendatik homosexualitatea atera zuenetik. Hori dela eta, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu; hau da, lesbofobiaren, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako eguna.
Aitortu behar da urratutako bide guztia ezinen zela egin LGTBI+ kolektiboek egindako lanik gabe; izan ere, ekarpen izugarria egin dute sexu- eta genero-aniztasuna aitortzeko, sentsibilizatzeko eta zabaltzeko. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu gizarte gisa.
Egungo egoeran, inoiz baino garrantzitsuagoa da aurrera jarraitzea edozein jarrera edo portaera LGTBIfobiko ezabatzeko. Deia egin nahi dugu pertsona guztiek, banaka nahiz taldean, konpromisoa har dezaten era horretako jokabideak salatzeko, LGTBI+ pertsonen giza eskubideak erasotzen baitira, eta, azken finean, gure gizartea pobretzen baita.
Horregatik, egun honetan, Antsoaingo Udalak LGTBI+ politikekiko konpromisoa adierazi nahi du; sexu eta genero aniztasunaren aldeko konpromisoa; eta lesbiana, gay, transexual, transgenero nahiz intersexualen aurkako diskriminazioaren eta indarkeriaren aurkako konpromisoa.