2020eko maiatzak 1

Maiatzaren 3an, eguerdiko 12etan hiru minutuko isilunerako deia – Bandoa 2020/05/01

Foto noticia

BANDOA

IGANDE HONETAN, MAIATZAREN 3AN, EGUERDIKO 12:00ETAN HIRU MINUTUKO ISILUNEA EGITEKO DEIA

Antsoaingo Udalak, osatzen duten talde politiko guztien bidez (EH Bildu, PSN, Unidas Izquierda Ezkerra Podemos, Navarra Suma eta Geroa Bai), maitasun eta dolumin zintzoenak helarazi nahi dizkie COVID-19 birusak eragindako egoeraren ondorioz hil direnen senide eta lagunei. Pertsona horien mina, kasu askotan, larriagotu egin da maite dituzten horiek agurtzeko aukerarik ez dutelako izan.

Era berean, publikoki eskertu nahi dugu, krisialdi honen ondorioei aurre egiteko, kaltetuen osasuna zaintzeko, ahulenekin lana egiteko, hornidurak mantentzeko, oinarrizko beharrak asetzen direla bermatzeko edo herritarrei laguntza eskaintzeko, profesionalak egiten ari diren lan eskerga nekaezina.

Gainera, antsoaindarrei gure aitorpen zintzoena bidaltzen diegu, egoera honen aurrean uneoro erakutsitako ahalegin kolektiboagatik eta erantzukizun zibikoagatik, izurri honen ondorioz lan edo ekonomia arloan gaizki pasatzen ari diren pertsona guztiez ahaztu gabe. Guztion artean aurrera eginen dugu.

Era berean, erne jarraitzeko deia egiten dugu eta baita dagozkien instantziek ezarri dituzten unean uneko jarraibideak jarrera onenaz betetzen segitzeko ere, indibidualki nahiz kolektiboki.

Azkenik, Antsoaingo Udaleko talde politiko guztiok antsoaindarrei gonbita egiten diegu, Nafarroako Gobernuak igande honetarako deitu duen hiru minutuko isilunearekin bat egin dezaten, eguerdiko 12:00etan, pandemia honen biktima guztiak gogoratu eta ohoratzeko.

Antsoain, 2020ko maiatzaren 1a.

Kartela

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba