Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

2020eko apirilak 14

Maskara banaketa – Bandoa 2020/04/14

Foto noticia

LANTOKIRA JOATEKO GARRAIO PUBLIKOA EDO KOLEKTIBOA ERABILTZEN DUTENENTZAKO MASKARAK

Estatuko Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak ezarritako jarraibideen arabera, Antsoaingo Udalak maskara batzuk jaso ditu. Maskara horien lehentasunezko hartzaileak jarduera etenda egon den hamabostaldiaren ondoren lanera itzultzen diren pertsonak dira, kasu honetan, lanera joateko garraio publikoa edo beste lekualdatze-sistema kolektiboa erabili behar dutenak.

Egoera horretan dauden pertsona guztiek udal honek horretarako prestatutako telefonoaren bidez eska dezakete maskara. Telefono horretan, maskara jasotzeko modua adieraziko zaie:

650 929 051

Antsoainen, 2020ko apirilaren 14an

Antsoaingo Udala

 

Facebook
Twitter
Volver arriba